Auzitegi Goreneko Zigor Aretoko 18 epaileetatik 13k sinatzen dute erakundeko presidente Carlos Lesmesi bidalitako gutuna. Oharrean Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek azken egunetan egindako adierazpenak salatzen dituzte, "instituzioekiko konfiantzarik eza" azatzen dutela argudiatuz.
Fernandez Diazek "tamalgarritzat" jo zuen ETAko hainbat preso aske uzteko erabakia, eta horren atzean "prebarikazioa" egon zitekeela aipatu. Horren aurrean, sinatzaileek eskatzen diote Lesmesi neurriak har ditzala halako adierazpen gehiago egin ez daitezen.