PPko bozeramaile Leopoldo Barredaren iritzian, "Eusko Jaurlaritzaren politikaren porrota" azaltzen du Batasunak igandean Donostian manifestazioa egin izanak. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, beste hainbat tokitan "ekiditen" dena, Donostian ez zela ekidin azaldu du.
Bestalde Espainiako Gobernuaren politika ere aldatu egin dela uste du Barredak, horrela, Batasuna "oilartzea" sortuz: "Espainiako Gobernuak jarrera aldaketa izan du Batasuna oilartuz. Desafioa posible egin dute, eta desafio hori Batasunak irabazi du, Donostiako kaleak hartzea lortuz, eta okupatuz. Aspaldian ikusi ez genituen irudiak ikustea lortu dute".
Barredaren iritzian Jaurlaritzaren "porrota" da igandean Donostian gertatutakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu