Barrenaren ustez, mitinetako liskarrek "kanpaina normala ez dela erakusten dute"

2007ko maiatzaren 15a
15:52
Entzun
Maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskunde kanpaina hasi denetik, mitinetan-eta hainbat liskar izan dira, ezker abertzaleko kideek Abertzale Sozialistak izeneko hautesle elkarte denen eta EAE-ANVren 133 zerrenden baliogabetzeak salatu dituztelako. Horrek, Pernando Barrena ezker abertzaleko ordezkariaren ustez, "kanpaina normala ez dela erakusten du", eta "oinarrian, Alderdien Legea dago, horren bidez ideien jazarpena egiten dutelako, zerrendak baliogabetzen dituztelako eta sufragio unibertsalaren eskubidea ezeztatzen dutelako".

Gaur bertan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak mitina eman du Gasteizen, Azucarera eraikinean, eta han aurrean elkarretaratzea egin dute ezker abertzaleko zenbait kidek, "Zapatero Euskal Herrira ongi etorria ez dela esateko, negoziazio politikoari eta prozesu demokratikoari ezezkoa ematen diolako", Hasier Arraizek esan duenez.

Ertzainak izan dituzte aurrean ezker abertzalekoek, eta ez da istilurik izan.

Tafallan (Nafarroa), Maite Mañu alkatearen (PSN) kontrako 400 kartel azaldu ziren igande goizean kaleetan. "Faxista" deitzen diote. Igandean bertan erretiratu zituzten kartelak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.