Zinez ekoiztetxeak amaitutzat eman du urriaren 27an Barrura begiratzeko leihoak filmarekin hasitako bira. Bilbon estreinatu zen filma, eta geroztik 100 herri baino gehiagotan izan da ikusgai. Guztira, 14.500 ikusle izan ditu zinemetan, eta horiei saldu diren 1.500 DVDen ikusleak gehitu beharko litzaieke (erosgai izan da BERRIArekin). Zinez-ek eskerrak eman dizkie lagundu eman dioten guztiei: "Zuen ekarpen ekonomikorik gabe, eta bereziki zuen babesik gabe, ezingo genukeen inolaz aurrera egin".
Egindako balorazioan filmak jasan dituen presioak salatu ditu ekoiztetxeak, baina gero aretoetan kritika onak jaso besterik ez dituela egin nabamendu dute. "Kosta hala kosta herri honetan jende askok bizi eta ziprizten duen arazo larri bat pantalla handira eramateko gai izan gara, zentzu honetan urrats handia eta garrantzitsua izan dela uste dugu".
Filmaren lehen zikloa amaitutzat eman du Zinez-ek baina lanean jarraituko dute: "Aurrerantzean pelikularen zabalkundea beste modu eta moldeetan egiteko asmoa dago, bere ibilbidea egiten jarraitu dezan; ekimen berezietan parte hartuz edo norberak bere eremu propioetan eta ikusi ez dutenei zabalduz egitera animatzen dugu". Zinez-en ondorengo ahalegina Euskal Herriko mugak gaindituz filma beste eremu batzuetara eraman eta nazioartean erakustea izango da; lehen erakustaldia otsailaren 23an Bartzelonan egingo delarik.