Kataluniako hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusietakoa gertatu da bart,TV3 telebista kateak sei hautagairen arteko mahaingurua eman baitu zuzenean. Egun Kataluniako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdietako ordezkariak aritu dira eztabaidan, hau da, Artur Mas CiUren hautagaia, Jose Montilla PSCkoa, Joan Puigcercos ERCkoa, Alicia Sanchez Camacho PPkoa, Joan Herrera ICV-EUAkoa eta Albert Rivera Ciutadansekoa.
Jose Mari Pastor kazetari eta unibertsitateko irakasleak mahainguruaren jarraipen zehatza egin du Berriketan.info sare sozialean. Hain justu, Berriketan-en Kataluniako hauteskundeak aztertzeko eratu den talde bereziko kideetako bat da Pastor.
Bart gaueko mahainguruaren jarraipena egin du Jose Mari Pastorrek Berriketan.info-n
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu