Espainiako Estatuko egungo talderik onena dela erakutsi du berriz ere Bartzelonak atzo BECen (Barakaldo, Bizkaia), aise irabazi baitzuen Espainiako Kopa. Real Madril izan du aurkari finalean eta 80-61 hartu du mendean.
Bi taldeak lehen laurdenean baizik ez dira egon parean: 19-16 bukatu zuten aurretik katalanek. Harrezkero, jaun eta jabe horiek. Atsedenean 40-25 zeuden. Gero ia 30 puntuko aldea ere eduki zuten.
Fran Vazquez Bartzelonako jokalaria izan atzoere partidako onena: 14 puntu -18 minututan-. Ricky Rubio basea eta Erzam Lorbek pibota ere oso ondo: bakoitzak 13 puntu. Partidako fitxa hemen.
Hain zuzen, Vazquezi (2,09 metro, 26 urte; Galizia) eman diote txapelketako jokalaririk onenaren saria: MVP. Kopan hark izandako batez bestekoak: 12 puntu, 4,3 errebote, 15eko balorazioa.
Bere 21. Kopa du Bartzelonak. Real Madrilek 1993an irabazi zuen azkeneko aldiz.
Txapelketan aritu diren zortzi taldeetatik bi Euskal Herrikoak izan dira: Caja Laboral Gasteizkoa -finalerdietara iritsi zen- eta Bilbao Bizkaia Basket -final-laurdenetan erori zen-.
Bartzelonak irabazi du Espainiako Kopa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu