Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak dio politikari baten soldatarekin "oso ondo bizi" daitekeela, "baina ez du ematen ehun mila euroko autoak erosteko edo milioi askoko kontu korronteak izateko. Politikaren bidez aberasten diren horiek azalpenak eman behar dituzte". Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzi izandakoa ekarri du gogora: "Udaletik euro bat jaso gabe hil zuten [ETAk hil zuen]".
Gurtel ustelkeria kasuagatik Luis Barcenasek PPko diruzain kargua utzi izana "zuzena" iruditu zaio Basagoitiri, eta uste du Mariano Raxoi PPko burua "alderdia garbitzen" ari dela, "usteldutako sagarrak kentzen".
Basagoiti: "Politikariaren soldatak ez du ematen milioi askoko kontu korronteak izateko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu