Basagoiti "prest" dago Lopez babesteko, "baina ez dohainik"

2009ko martxoaren 5a
18:23
Entzun
PPren Euskal Autonomia Erkidegoko adarreko presidente Antonio Basagoitik adierazi du "prest" dagoela PSE-EEko buru Patxi Lopez lehendakari kargurako hautagaitzan babesteko, "baina ez doan". Haren ustez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bigarren eta hirugarren geratu diren indarren arteko akordioa "zilegi" da.

Basagoitiri jarraiki, PSE-EE ez da bozak irabazi dituen alderdia, "PSE-PP formula baizik". "[EAEko] Herritar gehienek alderdi hauei botoak ematea erabaki dute, aldaketaren alde eman dituztelako botoak".

ETBri eskainitako elkarrizketan, Basagoitik berretsi du PSE-EEri babesa emateko prest dagoela, "baina Patxi Lopezek nahi dituen alorretan ez ezik, aldaketaren eta askatasunen defentsaren bidean ere".

"Euskadiko politikak benetan aldatzeko akordioak beharrezkoak izango dira". Horregatik, PSE-EEri akordio hauek proposatzeko "ausardia" eskatu dio. Bere hitzetan, PSE-EErekin akordioak lortzeko "%120ko esfortzua" egingo du, baina "aldaketa" ez da "doako zerbait" izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.