Kale erasoak

"Basatikeriazko ekintzak" gaitzetsi ditu Donostiako Udalak

2004ko abuztuaren 12a
15:27
Entzun
Ezohiko batzarra egin du gaur goizean Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak atzoko istiluak aztertzeko, eta aho batez " atzoko basatikeriazko ekintzak" gaitzestea erabaki dute.

Odon Eloza alkatea eta Ramon Etxezarreta (PSE-EE), Roman Sudupe (EAJ-EA), Maria Jose Usandizaga (PP) eta Duñike Agirrezabalaga (EB) zinegotziek parte hartu dute bileran. Gertakariak gaitzesteaz gain, herritarren segurtasuna bermatzeko "neurririk zorrotzenak" har ditzala eskatu diote Ertzaintzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.