Batasunak pozik hartu du ETAren iragarpena. Arnaldo Otegi alderdi horretako buruzagiak agertu duenez, "albiste ona eta sakontasun politiko handikoa da, bai Kataluniarentzat, bai Euskal Herriarentzat". Hain zuzen ere, Bergarako Proposamenaren ondoren ETAk egin zuen "borondate oneko adierazpenaren" jarraipena da gaurko iragarpena Otegiren aburuz. "Borondate beraren adierazpen partzial eta territorialki mugatua da", agertu du.
Horrenbestez, ETAren iragarpena gustura hartu badute ere, beste alderdietako politikariek horren aurrean izan duten erreakzioarekin haserre agertu da Otegi. "Gauza hauek aztertzereakoan, klase politikoari lasaitasuna eta seriotasuna eskatu behar zaio. Aldiz, ikusi duguna da urduritasuna, krispazioa eta neurrigabeko hipokresia", esan du.
Ildo horretatik, Otegik bereziki EAJko, EAko eta Aralarreko buruzagiak kritikatu ditu. "EAJk, EAk, eta Aralarrek PPri korua egin diote. PPren teoriak klonatu dituzte. Horrek frogatzen du urduritasun handia, interes alderdiko asko, hipokresia galantza eta PPri beldurra", iritzi dio Batasunako buruak. Alderdi horietako buruzagiei galdetu die ea su-etenak beldurra ematen dien.
Kataluniari buruzko ETA-ren adierazpena-Erreakzioak
Batasuna: "Albiste ona eta sakontasun politiko handikoa da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu