Batasuna: “Atentatuak begi bistan utzi du gatazka politiko eta armatua”

2008ko martxoaren 7a
22:16
Entzun
Batasunak atentatuak gatazka politikoa begi bistan uzten duela eta konponbideak aurkitzea “lehentasunezkoa” dela adierazi du.

ETAk “arma uzte globala” eskaini zietenean atzera bota zutela gogorarazi dio Batasunak PSOEri. Negoziaketa prozesuan “indarkeria mota denak amaitzeko aukera ezinhobea” egon zela azaldu dute, baina ez zirela aurrera atera.

Elementu guztiek mahai gainean jarraitzen dutela jakinarazi dute, eta gatazka konpontzeko “Euskal Herriaren eskubideak onartu eta errespetatu behar direla gehitu dute.

LABek heriotza deitoratu du, gizartearen “beste errealitateekin” batera

LAB sindikatuak Isaias Carrascoren heriotza deitoratu du, eta haren familiari eta lagunei “sentimendua eta elkartasuna” adierazi die. Gaurko heriotzak, “indarkeriazko beste errealitateekin batera sufrimentuzko, konfrontaziozko eta eskubideen urrapenezko testuingurura” eramaten dutela adierazi du sindikatuak, eta hori gailentzea eskatu du.

Ekintza horiek gizartean eragiten duten zirraraz ohartzen direla esan du LABek, eta bake eszenatoki baten alde eta irtenbide politikoak bilatzearen alde lan egiteko kompromisoarekin jarraituko duela adierazi du, “euskal gizarteko indarkeria eta inposaketa mota guztiak” amaitzeko. LABeko langileek “demokrazia eta bake eszenatokia” nahi dutela azaldu dute, eta norabide horretara bideratutako pausoak ematera deitu dituzte alde guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.