Batasuna ostiralean Gasteizen izango da, osoko bilkura "garrantzitsuan" Eusko Legebiltzarrera sartu nahian eta han aurrean elkarretaratzea egiteko. "Euskal Herriarentzat marko demokratikoa" eskatuko du, gaur Joseba Alvarezek esan duenez. "Gatazka gainditzeko" EAJk eta PSE-EEk ezezkoa eman zutela azpimarratu du, eta haiek "iruzur berria egingo duten zalantza" daukala ezker abertzaleak. "Akordioaren bila dabiltza EAJ eta PSE-EE, baina akordioak ez luke egungo markoa gaindituko".
Batasunak Hego Euskal Herrirako lurraldetasuna eta erabaki eskubidea aintzat hartuta proposamena egina duela gogoratu du Alvarezek, eta eutsi egiten diotela.
Batasuna Gasteizen izango da, "iruzur berriaren zalantzarekin"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu