Batasuna: "Heldu den aldian ezker abertzalea beste molde batez arituko da"
"Heldu den aldian ezker abertzalea beste molde batez arituko da". Hitz horiek erabili ditu Xabi Larralde Batasuneko kideak Frantziako Tourreko zuzendaritzak euskararekin izan duen eta gaurko egunez izaten ari den jarrera salatzeko. Larralderen esanetan, bide seinaleak frantses hutsez daude, eta Tourreko karabana Euskal Herrira iritsi denean ez da euskararik entzun. "Euskarari eta Euskal Herriari ez diote errespeturik izan", salatu du Larraldek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu