Batasunaren aurka auzibideak ixtea premiazko ikusten du Martin McGuinness Sinn Feineko kideak. "Konfiantza sendotzeko erabaki oso inportantea izango litzateke Batasunaren kontrako auzibidea geratzea, eta Gobernuak aitortzea Batasunak izan duen eta etorkizunean izango duen ezinbesteko lekua. Batasuna legeztatzea urrats garrantzitsua izango da bake prozesuarentzat".
Harreman pertsonalak eta elkarren arteko konfiantzak funtsezkoak dira sor daitezkeen eragozpenak gainditzeko, Sinn Feineko buruzagiarentzat, baina una zailak egongo diren arren, "garrantzitsuena da euskal eta espainiar herritarrek bakea ikusi nahi dutela, eta gatazkaren amaiera".
Batasuna legeztatzea "urrats garrantzitsua" izango da bake prozesuarentzat, Martin McGuinnessen ustez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu