erreakzioak

Batasunak "bakearen alde" lanean jarraituko duela azaldu du Permachek

2005eko maiatzaren 26a
10:58
Entzun
Joseba Permach Batasuneko bozeramaileak esan duenez, PSOEk azaldu egin beharko du "Batasunako erreferentzia nagusia eta mintzakidea" espetxeratzea. 'Radio Euskadi'-n esan duenez, Otegi espetxeratzeko erabakia aurrez hartuta zegoen.

Bake prozesuari "atea ixtea" esan nahi du Otegi espetxeratzeak, Permachen iritzian, baina hala ere, Batasunak bakearen alde lanean jarraituko duela iragarri du, "orain arteko konstantzia eta borondate berberarekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.