Batasunak dio emaitzak "prozesuaren aldeko abala" direla

2007ko maiatzaren 28a
18:52
Entzun
Pernando Barrena Batasunaren ordezkariaren ustez, atzoko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak "prozesuaren aldeko politikaren abala" dira, eta PSOErentzat "kolpe gogorra" izan da legez kanporatze politikaren apustua egin izanagatik; "187.000 belarrondoko izan dira PSOErentzat".

EAE-ANVk, izan ere, 187.000 bozka lortu dituela esan du Barrenak, Joseba Permachekin emandako prentsaurrekoan. "Legez kanporatzearen inguruabarrak ikusita, aparteko emaitzak dira". Iruñeko Udalean giltza EAE-ANVk izango duela azpimarratu dute.

Hauteskundeetako "galtzaile nagusia EAJ" izan da Barrenaren iritzian, eta "gogoeta egitea" eskatu dio.

Gaur EAE-ANVk eskatu bezala, Batasunak beste alderdiei eskatu die "dagozkien karguak ez hartzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.