Pernando Barrena Batasunaren bozeramailearen ustez, Juan Jose Ibarretxek bihar Jose Luis Rodriguez Zapaterori "independentziarako bide denak ixtea bermatuko dio", euskal herritarrei erabaki eskubidea gauzatzeko aukerarik ez emanda. "Zeinek pentsatzen du EAJk galdeketa antolatuta Espainiako Estatuarekin konfrontrazioa bilatuko duela?", galdetu du Barrenak. Izan ere, EAJren asmoa, haren iritziz, Euskal Herria Espainiara "lotuta" segitzea da, "EAJk berak EAE kudeatzen segitzeko eta negozioa ziurtatzeko".
Batasunak Hego Euskal Herrirako autonomia proposamena egina duela gogoratu du Barrenak, "baina EAJk era PSOEk ezezkoa eman zioten".
Batasunak dio independentziaren bideak itxi nahi dituela Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu