Azkenaldiko indarkeria agerraldien inguruan mintzatu da gaur Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, eta Batasunak gertakari horien kontrako jarrera garbia hartu duela nabarmendu du. "Aringarririk gabe gaitzetsi ditu, arbuio argi eta irmoa adierazi du, bere termnologia erabiliz bada ere". Aralarreko buruzagiari "bigarren mailakoa" iruditzen zaio Batasunak "gaitzespen" hitza ez erabiltzea.
Ildo horretatik, Zabaletak esan du eraso horiek nor egin dituen "zalantzazkoa" dela, eta erantsi du uste duela "talde inkontrolatuek" egindakoak direla. Nolanahi ere, kalterik handiena Batasunari egiten diotela azpimarratu du.
Zabaletaren arabera, "kontuan hartzeko modukoa" da Batasunak duela hamar hilabete Zutik Euskal Herria! agirian jasotzen diren bideen aldeko apostua egitea, hots, bide politiko hutsen aldekoa, eta, gainera, hamar hilabeteren ondoren apostu horretan mantentzea.
Batasunak erasoak "aringarririk gabe gaitzetsi" dituela iritzi dio Zabaletak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu