Batasunak 'Euskal Herria ezkerretik eraikiz' proposamena aurkeztu du

2006ko maiatzaren 20a
18:07
Entzun
Batasunak eskubideetan oinarritutako nazio eraikuntza proposatu du Euskal Herria ezkerretik eraikiz izenburuko txostenean. Bide Eginez prozesuaren emaitza da aipatutako txostena, eta gaur aurkeztu du Leioan, Elkarbide elkarteak antolatutako hitzaldi baten bidez. Herri eta herritarren defentsa izango da Batasunarentzat nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialerako eskaintzaren ardatza. Naziotasun eta herritartasun eskubideak, hizkuntza eskubideak, kultura eskubideak, hezkuntza eskubideak, eskubide sozio-ekonomikoak, eskubide ekologikoak, emakumeen eskubideak, gazteen eskubideak, osasunaren eskubideak eta etorkinen eskubideak jorratu ditu bereziki Batasunak nazio eraikuntzarako estrategiari begira.

Lurraldetasunaren ikuspegitik, Batasunak Euskal Herria jotzen du eragin gune nagusitzat. Baina egungo esparru administratiboetan “eragile zuzena” bihurtzeko jarrera aitortu du Batasunak. “Errealitate politiko, instituzional eta administratibo horiek gainditu beharrekoak dira Euskal Herria batzeko eta nazio esparru berria osatzeko. Lurralde batasuna prozesu politiko baten ondorio izango da, beti ere ibilbide demokratikoa jorratuz, herritarren atxikimenduaren baitan eta beren nahia errespetatuz garatua”, dio Batasunaren txostenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.