Batasuna pozik agertu da gaur, larunbatean Donostiako belodromoak "sekulako betekada" izan zuelako. Beraien ustez, larunbatean hainbeste lagun biltzeak, legez kanporatzea gaindituta dagoela, eta horren gainetik, ezker abertzalean etorkizunari "itxaropenez" begiratzen diola azaltzen du.
Batasunak "fitxa" mugitu duela azpimarratu dute, eta bake prozesua abiatzeko, orain, besteei dagokie beraiena mugitzea, Batasunaren iritzian.
Beste alderdi batzuek beraien proposamena "zuhurtziaz" hartu dutela eta "deskalifikaziorik" ez dutela egin estimatu egin du Batasunak, baina "beste batzuek" konponbideari beldurra diotela argi geratu dela azpimarratu dute.
Orain, beraien proposamena zabaltzeari ekingo diotela azpimarratu dute, eta herriz herri eta auzoz auzo aurkeztuko dutela. Gainera, eragile politiko eta sozialekin harremanak landuko dituztela azpimarratu dute.
Batasunak herriz herri azalduko du proposamena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu