politika

Batasunarekin batzartuz gero babesa kenduko diola ohartarazi dio Raxoik Zapaterori

2006ko ekainaren 1a
17:51
Entzun
ETAK su-eten iraunkorra eman ondoren Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari babesa agindu zion Mariano Raxoi PPko buruzagi nagusiak. Baina agintza hori ez zela baldintza gabea oroitarazi dio Zapaterori, eta PSEk Batasunarekin batzarra egiten badu, "lotura" horretatik libre geratuko dela, eta babesa kenduko diola ohartarazi dio.

1998ko su-etenean PSOEk izan zuen jarrerak oraingoan bera Zapatero babestera behartu zutela azaldu du Raxoik Espainiako Cope irrati katean egin dioten elkarrizketan. Nolanahi ere, babes horrek "mugak" dituela adierazi du, eta horietako bat Batasunarekin batzartzea dela.

Gainera, PSEko kideei ohartarazi die Batasunako kideekin bilera egitea zigorgarria izan litekeela, eta halakorik egingo balute litekeena dela auzitegietara deituak izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.