Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariaren ustez "akatsa" izan daiteke PPri zuzenean ez esatea PSE-EEk Batasunarekin elkartuko dela, baina hori ez da arrazoi nahikoa harreman guztiak eteteko. Ezker Abertzalearekin ez baina ETArekin bilera egin zutela onartu du, berriz, EduardoZaplana PPko Kongresuko eledunak, baina esan duenez, "armak utzi zituen edo ez frogatzeko, eta ez elkarrizketa politikoa erregutzeko".
PSE-EEk ezker abertzalearekin bilera egingo duela-eta, PPk Espainiako Gobernuarekin "harreman guztiak" hausten dituela jakinarazi zuen Mariano Raxoik atzo, bilerak "oso ondorio larriak" ekarriko dituelako. Baina horrez gain, ez da bidezkoa Raxoiren arabera, PSOEk ez ematea aldez aurretik PPri bilera horren berri.
Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariaren ustez, berriz, aldez aurretik bileraz ez jakinaraztea ez da nahikoa harreman guztiak apurtzeko.
Arnaldo Otegiren taldekideekin PPk bilera onartu ez baina, haren hitzei erantzun dio gaur EduardoZaplana PPren Kongresuko eledunak. Otegik atzo esan zuenez, 1998ko su-etenean PPrekin bilera egin zuten. Zaplanak onartu du hori, baina ez zuten bilera egin bake prozesua abiarazteko: "Gobernua borondate hori egiazkoa zen aztertzera joan zen. Ezetz ikusi genuen, su-eten hori tranpa zela. Ondorioz, Espainiako historia demokratikoan inoiz ez bezala jazartu genituen terroristak. Sekula ez ginen terroristen atzetik joan elkarrizketa politikoa ia erregutzera".
Politika
Batasunarekin egingo duen bileraz ez jakinaraztea ez da nahikoa arrazoi harremanak hausteko, PSOEren ustez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu