Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria gogor kritikatu du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak. Besteak beste, Ibarretxe sozialistak "zikindu" nahian dabilela adierazi du Lopezek, eta horretarako "Batasunarekin nahastu" dituela.
Ildo horretatik, PSE-EEko buruak nabarmendu du Ibarretxe dela Batasunarekin negoziatu duen bakarra; zehazki, esan du Estatutu proposamena aurrera ateratzeko "bitartekariak" bidali zituela Batasunarekin negoziatzera.
Euskal politikaren eszenatokia une honetan "esperantza eta sumindura" nahasketa bat dela erantsi du Lopezek. Gasteizen mintzatu da, PSE-EEko gazteek antolatutako jardunaldi batzuetan.
Euskal Herriko gatazka
"Batasunarekin nahastuz" Ibarretxek sozialistak "zikindu" nahi dituela esan du Lopezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu