Prebarikazioa egotzita Jone Goirizelaia Batasunaren abokatuak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka ezarritako kereila atzera bota du Auzitegi Gorenak. Goreneko Penaleko Salak gaur plazaratu duen ebazpenean esaten denez, Goirizelaiak Grande-Marlaskari egozten dizkionak "ez dira delitu", eta Espainiako Zuzenbidea eta Kode Penala ondo aplikatu ditu.
Grande-Marlaska epaileak Batasunaren jarduna beste bi urtez etetea erabaki zuen atzo. Auzi saioa hasi aurretik, epailea errefusatu egin zuen Batasunaren defentsak "aldekotasun nabariagatik", eta, era berean, kereila aurkeztu zuen Gorenean epailearen jokabidean prebarikazioa sumatuta. Finean, legea bere interesen alde erabiltzea leporatu zion Goirizelaiak Grande-Marlaskari.
Batasunaren defentsak Grande-Marlaskari ezarritako kereila atzera bota du Gorenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu