Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakiari men egin, eta Batasunaren ekitaldia egiteko ez dutela BECeko aretorik alokatuko agertu du Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusi eta BECeko presidenteak.Hala ere, Batasunaren ekitaldia galaraztea "zentzugabekeria" iruditzen zaiola zehaztu du Bilbaok.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Bilbaok agertu du ez dagoela inolako alokairu kontraturik atzera bota beharrik, oraindik sinatu gabe zegoela-eta ekitaldi hori egiteko aretoaren kontratua. Gainera, kontratuaren gai hori ez zirela ari erakunde batekin negoziatzen erantsi du Bizkaiko diputatu nagusi eta BECeko presidenteak, "baizik eta hiru pertsona zehatzekin". Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Pernando Barrena aipatu ditu.
Nolanahi ere, orain Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakiaren ostean, ebazpen horri men egin eta Batasunari larunbateko ekitaldia egiteko aretorik ez diotela alokatuko nabarmendu du Bilbaok. Dena den, ez datorrela epaiarekin bat zehaztu du; arego, "zentzugabekeria" iruditzen zaiola.Nolanahi ere, bake eta normalizazio prozesu bati begira baikor agertu da, eta Batasunak ekitaldia BECen ez egin ahal izateak ez duela prozesu hori guztiz etenaraziko adierazi du.
Batasunaren ekitaldia egiteko ez dutela aretorik alokatuko agertu du Jose Luis Bilbao BECeko presidenteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu