EAEko Auzitegi Nagusiak irekitako auzibidea Batasunaren ustez, "ez da arazo juridikoa, politikoa baizik; demokrazia arazoa, azken batean". Oinarrian, Espainiako Alderdien Legea dagoela nabarmendu du prentsa oharrean, "eta horren helburu bakarra ezker abertzaleak aukera berdintasunean politika ez egitea da". Lege hori ezabatzeko eskatu du berriz ere Batasunak.
Auzibidean inputaturiko bi pertsona espetxean daudela gogorazi du: Arnaldo Otegi eta Olatz Dañobeitia. "Biak aske uztea eskatzen dugu". Gaineratu dutenez, bion eginkizuna "Euskal Herriak pairatzen duen gatazkari elkarrizketaren bitartez irtenbidea aurkitzea zen". Horrez gain, "gatazkaren irtenbide demokratikoaren alde" daudela berretsi dut Batasunak
Batasunaren ustez, "auzibidea ez da arazo juridikoa, politikoa baizik"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu