Batasunak prentsa ohar baten bidez dei egin die EAJ, EA, Nafarroa Bai eta Aralarri PSOEri eragozteko "eraso hauek", eta "salbuespen egoeran" gaudela esan du. Arnaldo Otegi ekainean atxilotu zutenetik, Euskal Herrian 200 lagun baino gehiago atzeman dituztela dio Batasunak. "Noiz arte utzi behar diote alderdi haiek PSOEri hau dena egiten eta noiz arte segituko dute eraso hauen kolaboratzaile izaten?".
Batasunaren ustez, PSOEk Euskal Herrian marko politikoaren aldaketa debekatu nahi du, "marko demokratikoaren" alde ezker abertzaleak egindako proposamena "isilaraziz eta lan politikoa baldintzatuz". "Horretarako, ezker abertzalea paretik kendu nahi dute, bai baitakite ezker abertzalea dela herri hau independentziaren ateetara eraman dezakeena".
Urkaregi: "Edozer eratara ari dira erasotzen mugimendu independentista"
Arantza Urkaregi EAE-ANVko kideak salatu egin du gaurko operazioa, "edozer eratara ari direlako erasotzen mugimendu independentista, aukera hori isilarazteko. Izan ere, jarduera politikoa gauzatzen duen oro atxilotu egiten dute, jarduera hori bere eskubidea izan arren. Atzo prentsaurrekoa eman zuten hainbat lagunek, eta atzeman egin dituzte".
Hala ere, EAE-ANV martxoaren 9an Espainiako hauteskundeetan izango dela berretsi du Urkaregik.
EAE-ANVk gaur arratsaldean prentsaurrekoa emango du, eta "jazarpen politikoa" salatuko du.
Batasunaren ustez, PSOEk marko politikoaren aldaketa debekatu nahi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu