Jaime Ignacio del Burgo PP-UPNren Espainiako Kongresuko diputatuak Batasuneko mintzaide batzordearen aurkako salaketa aurkeztu dio Fiskal Nagusiari, "ordenamendu juridiko-penala urratzea" egotzita. Zehatz-mehatz, Olatz Dañobeitia,Rufi Etxeberria, Xabi Larralde, Arnaldo Otegi, Arantza Santesteban eta Elena Urabaienen aurka aurkeztu du salaketa; hots, batzordeko kide bakoitzaren kontra.
Del Burgoren arabera, "ETAren zati zela frogatu delako" legez kanpokoa da Batasuna, eta, ondorioz, haren izenean ekitaldiak antolatzea eta ekimenak aurrera eramatea delitua da. "[Batasunak] ezin du legez gobernu organorik eduki, ekitaldi publikorik ez beste ekintzarik aurrera eraman, eta ezin da inongo elkarrizketa edo negoziazio politikoko forotan mintzakidetzat eduki", dio Del Burgoren salaketa idatziak.
Espainiako Kongresuan aurkeztu du salaketa Del Burgok.
Batasuneko mintzakide taldearen aurkako salaketa jarri du Del Burgok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu