Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiaren ustez, Espainiako Justiziak lehengo astean Batasuneko buruzagiak atxilotu bazituen, "hauek terroristei babesa emateko asmoa zutela uste zuelako izan zen".
Legeak "unean uneko egoera politikoaren arabera" ezarri behar direla iritzi dio Lopezek. "Gu Batasunarekin bildu ginenean, pentsatzen genuen malgutasunez jokatu behar zela, sistema demokratikotik kanpo bizi izan direnak bertara sartzeko asmoz".
Lopezek dio ezker abertzaleak ez duela "ibilbide demokratikoa" egin; "ez da indarkeriatik aldentzeko gauza izan".
Batasunekoek "terroristei babesa emateko asmoa zutela uste du Justiziak", dio Lopezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu