N.A - BAIONA
Joan den ostiralean telebista eta irratien Jacques Chirac Frantziako lehendakariak egin mintzaldian Lehen Lan Kontratua (CPE) iragarri eta, gaur goizean kazeta ofizialean argitaratu dute. Ondorioz, aplika daiteke printzipioz. Edozein enpresa buruk 26 urte baino gutxiago dituen gazte bati proposa diezaioke mota horretako kontratu bat. Legebiltzarrean otsailaren 9an 49.3 artikuluari esker inposatu legeak dioen araberako kontratu bat. Hau da, bi urteko entsegu garai batekin, zeinetan langilea noiz nahi kanporatu baitezake enpresariak, eta arrazoirik gabe.
Hori teorian. Zeren eta praktikan, legea aldarrikatu bezain laster ez aplikatzea eskatua izan baitzaie nagusiei. Bai Chiracek berak, legeari aldaketak ekarriko zituela gehitu baitzuen ostiralean bertan, baita, besteak beste Nicolas Sarkozy UMPko buruak «suspenditua» zegoela berretsiz, zein Jean-Louis Borloo Enplegu ministroak ere, zentzu beretik zoazen hitzak erabiliz.
=b Dimitryren kontratua =n
Hots, ostiraletik gobernuaren mezua CPEren aurkakoen haserrea baretu eta haien batasuna nahasi nahian ibili da. Baina mezu horrek ez du baitezpada hartu, gaurko mobilizazio egunerako deialdiek erakutsi duten bezala. Hori baino gehiago. FIDL Lizeoko ikasleen sindikatuak Dimitry, 19 urteko gazteari CPE kontratu bat izenpearazi dio, sindikatuak ezagutzen dituen juristen laguntzarekin, 25 minuturen buruan kanporatzeko. Horri esker, gobernua gezurretan dabilela frogatu nahi izan dute.
Halere, praktikan gauzak ez direla hain errazki iraganen azpimarratu nahi izan du Laurence Parisot Medef enpresa buruen sindikatuko arduradunak, bere aldetik. Izan ere, nahiz eta Kontseilu konstituzionalak onartu duen, segurtasun juridikori ez daukala eta, beraz, ez dela enpresarien interesa horrelakoak izenpetzea nabarmendu du. Orain, Frantziako legebiltzarraren esku daude Lehen Lan Kontratuaren inguruko aldaketak. Bernard Accoyer Legebiltzarreko UMP alderdiko buruak maiatza hasieran lege proposamena iragarriko duela erran zuen atzo.
Batzuentzat CPE deuseztatua, besteentzat ez
Legea atzo goizean kazeta ofizialean agertu dela-eta, aplika badaiteke ere, enpresaburuei ez erabiltzeko eskatu diete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu