Hamabi kantako bertsio diskoa kaleratu du Ruper Ordorikak. Hertzainak, Itoiz, Kortatu, Txomin Artola eta Xabier Lete daude, besteak beste, hautaketan. "Nire ustez, musikari ibiltzearen ondorioz etorri da", azaldu du. Jatorrizko kanten egileei "saria edo, nire ordaina..." da diskoa, Ordorikaren hitzetan: "Bizirauteko, berpizteko, ahazteko, berriro pizteko...".
Diskoan bildutako abestiak burura datozkio kantariari: "Nire eginkizuna izan da kantariaren aldean jartzea, eta kantuak orduan ikusten ziren bezala ikustatzen saiatzea".
Ordorikari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.