Bilbao Bizkaia Kutxako (BBK) Batzorde Eragileak enpresa txiki eta ertainetan 500 milioi euroko finantzaketa bide berezia jartzea erabaki du, Bizkaiko enpresek dauzkaten finantza beharrei erantzun ahal izateko. Aukera horren bitartez, urtebeteko epe luzagarrian, baldintza berezietan maileguak lortu ahal izango dituzte enpresa mota horiek.
BBK-ko iturrien arabera, aurrezko kutxak "lurraldeko ekonomiarekin eta enpresen lehiakortasunarekin duen konpromisoa berretsi du".
Gaur onartutako finantza bideak, 2004an BBK-k berak eta Europako Inbertsioetarako Bankuak enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko onetsitakoa osatzen du. Ehun milioi euroko ekarpena egin zuten hasieran, eta 250era zabaldu zuten iaz.
BBK-k 500 milioi euroko finantzaketa bidea onartu du Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu