Bederatzi lagun atxilotu ditutzte bart Birminghamen (Erresuma Batua), "terrorismo delitua" egotzita. Polizia orain Birminghamgo hainbat etxe miatzen ari da. "Arriskurik ez dago herritarrentzat, baina badaezpada polizien presentzia handitu egingo dugu", esan du Poliziak ohar batean.
Iturri horien arabera, atxilotutakoek "soldadu britainiar musulman bat" bahitu nahi zuten. Ez dute atzeman dituztenen xehetasunik eman, oraingoz.
Gobernuko Barne Ministeritzak esan du operazio horrek herritarrei "benetako mehatxu terrorista" dagoela gogorarazten diela.
Bederatzi atxilotutako Erresuma Batuan, "terrorismo delituengatik"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu