Beharbada ez dela Pekingo inaugurazioan izango ohartarazi du Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak
Ban Ki-moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak iragarri du "agenda arazoak" dituela Pekingo Olinpiar Jokoen hasiera ekitaldian, eta litekeena dela ez joatea. "Idazkari nagusiak beharbada ez du joaterik izango, agenda arazoengatik", agertu du Marie Okabe NBEko bozeramaileak. Abuztuaren 8an da egitekoa ekitaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu