27 urteko langile bat oso larri zauritu da gaur Bilbo handiko saihesbidea erakitzeko obretan lanean ari zela, Osalan Jaurlaritzako Lan Osasunerako Institutuak agertu duenez. Zehazki, Larraskitu auzoko tuneletako hormak buloien bidez bermatzen ari zen goizeko seiak inguruan, piezeta horietako bat, lau metrokoa, gainera erori zaionean. Gogor kolpatu du, batik bat, lepo inguruan, eta hezur muina hautsi dio.
Horrez gain, kolpe handiak ditu bularraldean eta buruan. Basurtuko erietxera eraman dute, eta oso larri ingresatu dute han.
Behargin bat oso larri zauritu da Bilbo handiko saihesbidea eraikitzeko obretan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu