"Beldurra" eta "ahuldadea" antzeman dizkio Amaiurrek Espainiari Otegi zigortuta

2012ko urriaren 15a
13:53
Entzun

Amaiur koalizioak adierazi du Espainiak duen "beldurraren eta ahuldadearen" seinale dela Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia komunikazioa etenda zigortzea.  "Ez da gai hamarkadetan iraun duen sufrimendua eta inposaketa atzean utziko duen prozesu demokratikoari eusteko", ohartarazi du Amaiurrek.

"Mendeku politika" egitea eta Otegiren adierazpenei "umeen kasketa batekin erantzutea" egotzi dio Amaiurrek Espainiako Gobernuari. EH Bilduk larunbatean Barakaldon egin zuen hauteskunde kanpainako ekitaldian Otegiren grabaketa bat izan zen entzungai, eta horregatik zigortu dute ezker abertzaleko buruzagia komunikaziorik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.