Ostiraletik Saudi Arabian babestuta babestuta dago Zine El Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohia, eta ezingo du "inolako jarduera politikorik" egin, Saudi Arabiak horretarako debekua jarri diolako. "Guk Ben Aliri lagundu egin diogu hemen hartuta, baina ez diogu hemendik Tunisiaren aurka egiten utziko", esan du Saud al Faisal Atzerri ministroak gaur.
Tunisiako Auzitegi Konstituzionalak larunbatean zioenez, presidentziarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak 60 egunen buruan egin beharko dituzte. Konstituzionalak legebiltzarreko burua jarri du behin-behinean herrialdeko presidente: Mebaza. "Inor ez da geratuko prozesu politikotik kanpo", esan zuen duela lau egun Mebazak.
Saudi Arabiak adierazi du Tunisiako herriari helburuak lortzen lagunduko diola.
23 urtez Tunisian esku gogorrez agindu duen Ben Ali erbesteratzea lortu du herritarren matxinadak.
Ben Ali, jarduera politikorik gabe Saudi Arabian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu