Berako Udala: "Heriotza hau saihesten ahal zen; agintari politikoena da ardura"

2005eko urriaren 31
20:56
Entzun
Berako Udalak oso bilkura berezia egin du gaur Altzugurenen heriotza salatzeko. Udalbatzarrean aho batez onartu dute Berainez herri plataformak, eta Udal Gobernua osatzen dute EA, Aralar eta Herrialdek adostutako testua.

Han, sakabanaketa politika salatu eta Altzugurenen familiari babesa agertzeaz gain, "ardura agintaritza politikoarena" dela salatzen da. Izan ere, "espetxeak eragindako depresiorako joera zeukan" pertsona bat, hori horrela zela jakinda ere espetxeratu eta sakabatu egin zutela diote. "Heriotza hau saihesten ahal zen" Berako Udalaren iritzian.

Jende ugari bildu da udalbatzarrean, eta amaitutakoan elkarretaratzea egin dute plazan, Guardia Zibilaren begiradapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.