Berasategi eta Arbelaitz mahasti jaun izendatu dituzte, txakolin uztaren aurkezpenean
1.557.000 litro txakolin inguru egin zituzten iaz Getariko jatorri izendapenaren eremuan. Ardo hori aurkezteko festa egin dute gaur Getarian (Gipuzkoa), eta Martin Berasategi eta Hilario Arbelaitz mahasti jaun izendatu dituzte. Aurtengo txakolina kalitate handikoa dela nabarmendu dute jatorri izendapeneko arduradunek zein omendu dituzten bi sukaldariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu