Atzo arratsaldean argitu zuten Demokrazia Hiru Milioi ezker abertzaleko plataformako kideek zein boto eskatuko zuten: bere boto paperekin bozkatzeko eskatu zuen, Bilbon eginiko agerraldian. "Baleko milaka boto, urrezko botoak izango dira, zero demokrazia-tik euskal nazio osorako demokraziara igaro ahal izateko".
Goizean, Arabako zerrendako hautagaiek esan zuten "Espainian demokraziarik ez" dagoela eta "ezker abertzalea deuseztatzeko estrategia martxan" dagoela. Ondorioz, "ideiak debekatzen eta hautagaiak espetxeratzen" direla salatu zuten.
Bere boto paperekin bozkatzeko eskatu du D3M plataformak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu