Bermea ordaintzeko dirua biltzen ari dira Baionan eta Donibane Garazin

2012ko abenduaren 22a
11:40
Entzun

Aurore Martin Batasuneko kideak aske geratzeko berme gisa ordaindu behar dituen 15.000 euroak biltzen ari dira gaur goizean Baionan eta Donibane Garazin. Helburu modura, 300 pertsonek 50 euro ordaintzea da. Baionan Pyrénées ostatuan ari dira dirua jasotzen, eta Donibane Garazin, Kalaka ostatuan. "Denen mobilizazioari esker Auroren askapena marrazten ari zaigu. Gizartearen mobilizazioari esker lortuko dugu fidantza ordaintzea eta Aurore bere senideekin ondoan izaitea", esan du Batasunak.

Kartzelatik atera ostean, Martini ez diote jendaurreko harrerarik egingo gaur. Hurrengo batean izango da hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.