Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Gobernuaren Justizia ministroak Pernando Barrena Batasunaren bozeramaileari erantzun dio [Batasuneko buruzagiek] "gaizki" bukatuko dutela. Barrenak lehengo asteburuan iritzi zion "PSOEren gerra adierazpen argia" izan dela Batasunaren aurkako azken operazioa.
"Barrenak inolako zalantzarik izan ez dezala: ez dute arrakasta izateko inolako aukerarik", esan du Bermejok gaur. "Hemen gerra adierazpen bakarra dago, 40 urtean duguna. Talde batek ez du aitortzen herrialde demokratikoan bizi garela eta edozein ideia indarkeria erabili gabe defenditzeko erakundeak daudela".
Gaur egungo "partidan" Espainiako Gobernua ez dagoela dio Justizia ministroak. "Fitxak orain [Espainiako] Auzitegi Nazionalean daude".
Antzeko adierazpenak egin ditu Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak. "[Espainiako] Estatua bonbak jartzen dituztenen eta hauek politikoki babesten dituztenen kontra egongo da beti".
Bermejok Barrenari erantzun dio "gaizki" bukatuko duela Batasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu