Berrehun gonbidatu baino gehiago biharko osoko bilkuran

2008ko ekainaren 26a
18:15
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren galdeketarako lege proposamenaren eztabaidak ikusmin handia sortu du, eta bihar Gasteizko osoko bilkuran berrehun gonbidatu baino gehiago egongo dira. Haietako askok eurek eskatu dute bihar Eusko Legebiltzarrean egotea, Jaurlaritzako iturriek esan dutenez.

Besteak beste, Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza Jaurlaritzako lehendakari ohiak egongo dira, EAEko ahaldun nagusiak, eta alderdietako buruzagiak -Iñigo Urkullu EAJko presidentea edota Maria Dolores de Cospedal Espainiako PPko idazkari nagusia, kasu-.

Horretaz gain, 30 bat hedabidek emango dute bilkuraren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.