BERRIA.INFOk Realaren etziko partidaren zuzeneko kontakizuna egingo du

2010eko ekainaren 11
09:56
Entzun
Hitzordu garrantzitsua izango du Realak etzi Donostian, Espainiako Lehen Mailako igoera eskura baitu, eta BERRIA.INFOk partidaren zuzeneko kontakizuna egingo du, Twitter bidez. 18:00etan hasiko da Reala-Celta; BERRIAren webguneak bost minutu lehenago ekingo dio kontakizunari.

Irakurleek parte hartzeko aukera izango dute, iruzkinean #reala idatzita.

BERRIA.INFOk partidako giroari buruzko bideo batzuk ere egingo ditu igandean.

Webguneak Twitter bidez egin dituen zuzeneko kontakizunen artean, Egunkaria-ren kontrako epaiketakoak izan du jarraipenik handiena; Espainiako Auzitegi Nazionaletik bertatik kontatu zituen saioak.

BERRIA.INFOk egunero 18.000 bisitari ditu. Duela bi urte erdiak zeuzkan.


Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.