Berriro egin diote eraso Alemaniari Afganistanen

2009ko maiatzaren 6a
12:14
Entzun
Alemaniako armadak bart ere erasoa jaso du Afganistanen, lehergailu eta granada bidez, Kunduzen. Dena den, alemaniar soldadurik ez da zauritu edo hil. Haien ibilgailu blindatuak pasatzean egin dute erasoa, eta alemaniarrek erantzun egin dute -ez dute jakinarazi inor hil duten-.

Lehengo asteazkenean jaso zuen aurreko erasoa Alemaniak, Kunduzen bertan: soldadu bat hil egin zen eta beste zortzi zauritu. Frank Walter Steinmeier Atzerri ministroak Kabul hiriburua bisitatu zuenean egin zuten atentatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.