BERRIA.INFOk atzo ere, Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalean, kontakizuna zuzenean egin zuen, Twitter sistema erabilita -atzo Sustatu.com-ekin elkarlanean-, eta berriro emaitza onak izan zituen.
Atzo BERRIA.INFOko bisitak.
- 11.178 lagunek bisitatu zuten atzo egun osoan weba.
- Batez bestekoa 9.600 ingurukoa da. Beraz, atzo 1.600 bisita gehiago.
Atzoko zuzeneko kontakizuna. Hiru ordu eta laurdeneko iraupena izan zuen atalak (21:00-00:15).
- Iruzkin kopurua: 1.273.
- Atalaren ikusle kopurua: 462.
BERRIAren webak zuzeneko aurreneko kontakizuna maiatzaren 5ean egin zuen, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzeko inbestidura saioan.
Inbestidura saioko egunean BERRIA.INFOko bisitak.
- 11.732 lagunek bisitatu zuten egun osoan weba.
- Batez bestekoa 9.600 ingurukoa da. Beraz, orduan 2.100 bisita gehiago.
Inbestidura saioko zuzeneko kontakizuna. Sei ordu eta erdiko iraupena izan zuen atalak (11:00-13:00, 16:00-20:30).
- Iruzkin kopurua: 674.
- Atalaren ikusle kopurua: 1.705.
Bideoak
Kopako finala dela-eta, BERRIA.INFOk hainbat bideo ere egin ditu. Hemen ikus daitezke. Hain zuzen, Julene Larrañaga bideo-egilea Valentzian izan da.
Berriro jarraipen ona BERRIA.INFOren zuzeneko kontakizunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu