Berriro sartu dute kartzelan ustezko bahitzaileetako bat

2009ko azaroaren 4a
13:33
Entzun
Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Alcala Meco kartzelan (Espainia) sartu du Alakrana atunontziko ustezko bahitzaileetako bat: Abdu Willy somaliar gaztea. Bigarren aldiz bidali dute espetxera, baina lehen aldi hartan ondoren adin txikikoen zentrora eraman zuten, adinduna den edo ez zalantzan baitzen.

Auzitegi Nazionalak astelehenan ebatzi zuen adinduna dela, eta kasua Pedraz epailearen esku utzi zuen. Ondorioz, kasua ez du hartu adin txikikoen epaile nagusiak -Jose Luis Castrok-. Abdu Willyri lepauztaian medikuek egindako azterketak eta forentseen txostenak izan zituzten kontuan adinaz erabakia hartzeko.

Urriaren 4an atxilotu zuten, beste lagun batekin, eta Pedrazek haren adinaz zalantzak zituenez, ez zuen onartu kasua. Castrorengana itzuli zen auzia, eta gaztea adingabeentzako zentro itxi batera itzularazi zuten, 18 urte baino gehiago ala gutxiago dituen argitu arte. Somaliako gazteak 16 urte dituela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.