Berriz ere 'Egunkaria libre!' aldarrikatuz

2010eko otsailaren 5a
13:06
Entzun
Egunkaria-ren auziaren aurkako beste elkarretaratze bat egin dute gaur, Donostian, Bulebarrean, Egunkaria libre! lelopean. Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteak egin du deialdia eta han izan dira, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga auzipetuez gain, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia, Joan Mari Irigoien idazlea, Joxan Lizarribar eta Joanmari Larrarte EKTko administrazio kontseiluko lehendakaria eta kontseilari ordezkaria, Ramon Agirre aktorea, Emilio Majuelo historialaria, Sabino Ormazabal Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea, Aintzane Ezenarro, Jon Abril eta Mikel Basabe Aralarreko zuzendaritzakideak, Iñaki Irazabalbeitia Aralarreko kide eta Elhuyar Fundazioko kidea, Egunkaria-ren auzi ekonomikoan auzipetutako Ainhoa Albisu eta Mikel Sorozabal, eta Pello Zubiria auzipetu ohia. Era berean, euskarazko kazetako langile ohien ordezkaritza izan da Bulebarrean.

Irailaren bukaeratik egin dituzte bilkurak, astero. Hainbat arloko eragileek adierazi dute auzipetuekiko elkartasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.