Bertako ganaduan oinarritutako abeltzaintza eredua bultzatzeko eskatu du EHNEk

2007ko azaroaren 8a
17:52
Entzun
EHNE nekazari sindikatuaren iduriko, mingain urdinaren gaitzak unean uneko irtenbideetatik haratago abeltzaintza ereduari buruzko hausnarketa eskatzen du, eta gogoeta hori egiteko eskatu die administrazioei.

Izan ere, inportazio eta esportazioek horrelako gaitzen areagotzea ekar dezaketela uste du EHNEk, eta, ondorioz, bertako ganaduan oinarritutako "abeltzaintza autonomoaren" alde egin du. "Abereak gure lurraldean jaio, hazi eta merkaturatzea bultzatzen duen eredua" indartzeko eskatu diete administrazioei, "beste eremu batzuetatik ganadua erostea edo beste lurralde batzuetara saltzea murriztuko duen eredua, ekoizte ziklo guztia gure eremuan egitea ahalbidetuko duena".

Orain, gaitzaren agerpenak sortutako egoerari aurre egiteko hartu beharreko neurriei dagokienez, sindikatuak ordezkaritza izango duen gaitzaren azterketa eta jarraipen mahaia eratzeko eskatu die Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Halaber, kaltetutako abeltzainei laguntza "zuzen eta bidezkoak" emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.