Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak goizean France Info irratian adierazi du bart beste 128 miatu dituztela Frantzian. Atzoko polizia operazioaren jarraipena dela esan du, eta beraz, ez dute lotura zuzenik ostiraleko atentatuekin. Dena dela, bide beretik jarraituko dutela esan du, bere esanetan, eraso jihadistak sahiesteko politika prebentiboekin. 115.000 polizia eta soldadu lanean jarri dituztela zehaztu du.
Era berean, bart gauean berriro bonbardatu dute Siriako Raqqa hiria. Frantziako armadak ez ezik, AEBetako armadak ere egin ditu Estatu Islamikoaren kokaguneen kontrako bonbardaketak.